XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lagunen bat daukak ala? esan zion Smithek Pocahontas zegoen aldera begiratuz.

Beldurtuta, arnasari eutsi zion neskak.

Begira zeukan!

Zorionez, Flitk hegazka hasi zenean arreta galdu zion Smithi.

- Smith! Non zaude? deika Thomasek, une hartan bertan.

- Gobernadorea lehorrera etorri da.

John joan zenean, Pocahontasek barrutik hartu zuen arnasa.

Herrira itzuli nahi zuen, zuhaitzetara igoten zuen gizon hartaz Nakomari hitzegiteko.

Artean, Ratcliffek, oihanean ikurrin handi bat jarri eta gero, Jamestown izenaz bataiatu zuen toki hura, Ingalaterrako Jaime I.a erregearen ohorez.

Ondoren, urre bila aitzurtzeko agindu zuen; eta Smith indioen aztarna bila bidali zuen.

- Bertokorik badago, aurkituko dut baieztatu zion Smithek.

Goiz erdian, urjauzi batean edateko gelditu zenean, zelatan zituela nabaritu zuen.